Azpeitiako egoerari buruz

EAJk eta EAk Azpeitiko bihar ezker abertzaleari alkatetza kentzeko mozioa onartzeko asmoa dutelako, ezker abertzaleak elkarretaratzea antolatu zuen bihar goizerako (11:00, plaza), baina mobilizaziorako baimena eskatu zuen pertsonak Ertzaintzaren deia jaso du, protesta bertan behera uzteko esanez. Egun ordu eta toki bererako deia eginez Segiren kartelak kalean daudela esan diote, eta protesta hori egiten bada bere kontrako diligentziak Madrilera bidaliko dituztela mehatxu egin diote. Ezker abertzaleak beste dei bat egin du, 11:10erako. Plazan egingo dute elkarretaratzea.EAJk eta EAk afera "jantzi demokratikoekin estali nahi duten arren", guztiaren atzean ezker abertzalearen lan politikoa "kriminalizatzea" eta haren proiektu politikoa "deuseztatzea" beste asmorik ez dagoela salatu du ezker abertzaleak. Ertzaintzaren deia ikusita, "kriminalizatze" hori "eskura dituzten bitarteko guztiekin" egiten ari direla uste dute. Udalbatzarra 12:00etan hasiko da.Bestalde, lekuko baten arabera, aste honetan Orkatz herriko taberna-n sinadurarik gabeko eskutitz bat jaso dute, hurrengo hildakoa taberna hartan ibiltzen den norbait izango dela mehatxatuz.

No hay comentarios: